XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16.1. Informazioaren eta enpleguaren iturriak

EIN-EKO ENPLEGU -BULEGOAK

-Eraman beharreko dokumentazioa:

* NAN.
* Gizarte Segurantzako txartela.
* Titulazio profesional edo akademikoaren frogagiriak.

-Izena eman duten pertsonen betebeharrak:

* Enpleguaren eskaria adierazitako egunetan aldiro berritzea.

* lehengo enpresekin izandako elkarrizketen berri ematea.

* Bulegoan hitzordua emandakoan agertzea.

* Beren historial profesionalean izandako aldaketen berri ematea.

-EINek ondoko hauek eskaintzen ditu dohainik:

* lanpostuen eskaintzak.
* lan-orientazioa.
* Autoenpleguari buruzko informazioa.
* lan-hobekuntzarako ikastaroak
.

ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

-Enplegu-iturria da, oposizio-sistemaren bitartez.

-Eskaintza Estatuko Buletin Ofizialaren bitartez eta Autonomia Erkidegoetako Aldizkarien bitartez egiten da.

MERKATARITZA-GANBARA

-Gogokoen ditugun enpresen zerrendak eta horiei buruzko informazioa eskaintzen dute.

ENPRESA-ERAKUNDEAK

-CEOE
-CEPYME
-Gremioen elkarteak
.

ELKARGO PROFESIONALAK

-Lan-poltsak izaten dituzte, enplegu-eskaintza eta eskariekin.

HAUTAKETA-ENPRESAK

-Lanpostuak bete behar dituzten enpresek hala eskatuta egiten dute lana.

ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESAK

-Beren helburua beste enpresa batzuei aldi baterako uzteko langileak kontratatzea da.

LAN-POLTSAK

-Eskaintzen eta eskarien hartzaileak: institutuak, unibertsitateak, elkargo profesionalak, enplegu-agentziak, eta abar.

SENITARTEKOAK ETA EZAGUNAK

-Lagungarriak izan daitezkeen pertsonen zerrenda egin, konfiantza-mailaren arabera.

EGUNEROKO PRENTSA ETA ALDIZKARI ESPEZIALIZATUAK

-Gehienbat igandeetako prentsan agertzen dira.

-Komeni da prentsa nazionala eta tokian tokikoa erostea.

INDUSTRIA-GIDAK

-Dauden enpresei eta beren ezaugarri komertzialei buruzko informazioa eskaintzen duten argitalpenak.